Nottingham
Ingalaterrako erdialdeko hiria, Nottinghamshire konderriko hiriburua; 287.000 biztanle. Penino mendien hego-ekialdean dago, Trent ibaiaren ertzetan. Nottingham-eko kapelugintza XVI. mendetik ezaguna da. Harrikatz lurraldearen erdialdean kokaturik dago eta merkataritza eta industria hiri garrantzitsua da: kimika (botikagintza), industria mekanikakoak, larrugintza, tabakoa. Burdinbide sarearen garrantzizko gunea. v Artea. Erlijio izaera duen eraikuntza aipagarriena Andra Mariko eliza gotikoa da (XV. mendearen bukaera aldekoa), aurretik eliza erromaniko bat zegoen tokian eraikia. Aipagarria da, orobat, gaur egun errege jauregi bihurturik dagoen normandiar estiloko gaztelua. Museoak, arte galeriak. Unibertsitatea.