Noel-Baker, Philip John
Britainiar politikaria (Londres, 1889 - Londres, 1982). Alderdi laboristako kidea zen. 1919ko bake hitzarmenean parte hartu zuen, baita 1932an Genevan armagabetzeari buruz egin zen bilkuran ere. 1929 ezkero diputatu izan zen eta 1945etik 1951ra ministro; 1964tik 1970era laboristen Kanpo Arazoetarako bozeramaile izan zen. Erabateko armagabetzearen alde lan egin zuen bizitza osoan eta liburu batzuk idatzi zituen gai horri buruz. 1959an Bakearen Nobel saria eman zioten.
- nodiak
- Nodier, Charles
- nodo
- nodulu
- Noe
- Noel-Baker, Philip John
- noema
- Noether, Emmy
- Nogalera
- Nogales, Beatriz
- Nogaret, Guillaume de