Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

nodulu

iz. Med. Dermisean edo hipodermisean eratzen den masa solidoa, ebatondoa uzten duena.  v  Nodulu atrio-bentrikularra. Anat. Bihotzeko aurikulen eta bentrikuluen arteko zubia egiten duen gihar zati berezia. Hortik ateratzen dira Purkinje-ren sistema osatzen duten gihar zuntzak. Nodulu aurikulo-bentrikular edo Aschoff-Tavara–ren nodulu izenez ere ezagutzen da.  v  Nodulu sinu-aurikularra. Anat. Bihotzeko zain–sinuaren eta eskuineko aurikularen artean dagoen gihar ehun berezia, bihotzeko giharrak uzkurtzeko behar dituen bulkadak sorrarazten dituena. Nodulu sinu-aurikular edo Keith–Flack-en nodulu izenez ere ezagutzen da.