Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

nitrobentzeno

iz. Kim. Bentzenoaren eratorri nitratoduna (C6H5NO2). Giro tenperaturan, eta oso garbia bada, olio itxurako isurkari koloregabea da; 5 °C-tik behera solido horixka bihurtzen da. Bentzenoa azido nitrikoz eta azido sulfurikoz osatutako nahastearekin erreakzionaraziz lortzen da. Almendra garratzen antzeko usaina du; ez da uretan urtzen baina bai disolbatzaile organikoetan. Koloregaien industriaren lehengai garrantzitsuena da, eta anilina, bentzidina, kinoleina eta beste eratorri nitrogenatu batzuk ekoizteko erabiltzen da. Oso pozoitsua da, lurruna batez ere. Mirbanaren esentzia izenez ere ezagutzen da.