Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

nitroanilina

iz. Kim. O2N-C6H4-NH2 formula duen bentzenoaren gai eratorria. Ingurunean azido sulfuriko ugari dagoela, azido nitriko azetinilidarekin edo anilinarekin erreakzionaraziz lor daiteke. Azido sulfuriko kopuruaren arabera nitroanilina desberdinak lortzen dira (meta-, para-, edo orto-nitroanilinak). Guztiak gai solidoak dira, eta eterretan urtzen diren zenbait koloretako orratzen itxuran agertzen dira. Lehergarriak eta pozoitsuak dira. Koloregai gisa oso erabiliak dira.