Nimri, Nawja
Nafar antzezlea (Iruña, 1972). Salto al vacío (1995) filmari esker egin zen ezaguna, bere senarra izango zen Daniel Calparsoro zuzendariaren eskutik. Haren zuzendaritzapean egin zituen Pasajes (1996), A ciegas (1997) eta Asfalto (1999) filmak ere. Alejandro Amenábarrekin Abre los ojos (1997) eta Julio Medemekin Los Amantes del círculo polar (1998) filmak egin zituen. Atzerrian, berriz, The Citizen (1999), eta Before the night falls (2000) filmak egin ditu.