Nijinski, Vaslav Fomitx
Errusiar dantzari eta koreografoa (Kiev, 1890 - Londres, 1950). Dantzari familia batean jaio zen. Cecchetti eta Fokineren ikaslea izan zen San Petersburgoko dantza eskolan (1900-1907). 1908. urtean Mariinsky antzokiko ballet taldean dantzatzen hasi zen bakarlari gisa, eta noizean behin gonbidatu gisa Moskuko Bolshoi antzokian. Sergei Diaghilev ezagutu ondoren, Parisa jo zuen haren atzetik, eta Errusiar Balleten koreografo eta dantzari famatu bihurtu zen. Fokineren koreografiarekin aurkeztu zituen Schumannen Inauteria (Paris, 1910), Arrosaren espektroa (Monte Carlo, 1911) eta Stravinskyren Petruxka (Paris, 1911). Koreografiak egin zituen: Debussyren Prelude à l’ après-midi d’ un faune (Paris, 1912, Fauno baten bazkalondoaren preludioa) eta Stravinskyren Udaberriaren eskaintza (Paris, 1913), besteak beste. Haren teknikak zuen trebeziak, lumaren antzeko arintasunak, egiten zituen jauzi miresgarriak, gorputzaren edertasunak eta adierazkortasunak, eta airean irauteko zuen gaitasun harrigarriak izen handia eman zioten. Nerbio krisialdi bat izan ondoren, eskizofrenia gaitzak jo zuenez gero, dantzatzeari utzi behar izan zion.
- nihaur
- nihilismo
- Nihon
- Niigata
- Nijinskaia, Bronislava Fomitxna
- Nijinski, Vaslav Fomitx
- Nijmegen
- Nijni-Novgorod
- Nikaragua, aintzira
- Nikaragua
- Nike