Ngo Dinh Diem
Vietnamdar politikaria (Quang Binh, 1901 - Saigon, 1963). Kolonialismo frantsesaren garaian Barne Arazoetako ministroa izan zen. 1945. urtean erbestera alde egin beharra izan zuen, komunisten preso egon ondoren. 1955ean itzuli zen eta urtebete geroago, Bao-Dai enperadorea aginpidetik kendu eta Estatu Batuen laguntzaz Hego Vietnamgo Errepublika sortu zuen. Urte berean bere burua lehendakari izendatu zuen eta gero Lehen Ministro. Diem-en diktadurak gogor zapaldu zituen bere etsaiak. Horren ondorioz Estatu Batuen laguntza galdu zuen, eta gudarostea haren aurka altxatu zen. Matxinada horretan Diem eta bere senitarteko gehienak hil zituzten.