Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Nekrasov, Viktor Platonovitx

Sobietar idazlea (Kiev, 1921 - Paris, 1988). Lehen eleberrietan sobietar gudarostean izandako esperientziak kontatu zituen: Stalingradeko lubakietan (1946), Sorterrian (1954). Stalin hil ondoren egindako obretan sobietar erregimena kritikatu zuen, bereziki Kira Georgievna (1961) eleberrian eta bidaia liburuetan. 1974an SESB utzi eta Frantziara erbesteratu zen.