Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

neke

iz. Gehiegizko lanak edo jardunak eragiten duen indar gabezia edo ahultasuna, eta ondoriozko egoera. ik. akidura. Bideko nekeak ahuldurik. Laborantzako nekea jasaten dutenak. Haurrak hazi nekeak hasi (edo irabazi) (esaera). || Lan, jardun, ahalegin neketsua. Neke eta izerdiak. Neke handiz arnasa hartuz. Azken urteotan, nekearen nekez irabaziak galtzen utzi ditugu. || Egoera gogor edo mingarri baten ondoriozko oinaze edo ezinegona. Haiek dostetan, ni neketan. Munduko neke eta oinazeak. Gure neke guztiak arinduko dituen gozagarri bat. || izond. Neketsua, nekeza. Ororen gogora egitea da gauza nekea (esaera). || Neke izan. da-du ad. Neketsua, nekeza, zaila izan. Neke da beleaz aztore egitea (esaera). Ez zaigu neke horrelakoak ulertzea.