Neisse
(Polonieraz, Nysa). Europa erdialdeko bi ibairen izena. Oder ibaiaren adarrak dira; Sudete mendietan sortzen dira eta iparralderako norabidea hartzen dute. v Glatzer Neisse (Polonieraz, Nysa Klodzka). Polonia barneko ibaia (195 km). Walbrzych ondoan sortzen da; Klodzko arroa eta Nysa hiria zeharkatzen ditu. v Lausitzer Neisse (Polonieraz, Nysa Luzycka). 256 km luze. Ibai honen ibilgua Glatzer Neisse-rena baino mendebaleragotik doa. Txekiako errepublikan sortzen da eta hango Jablonec hiria zeharkatu ondoren Alemaniaren eta Poloniaren arteko mugaren zati bat eratzen du (200 km inguru).