Neill, Alexander
Britainia Handiko pedagogoa (Forfar, Aberdeen ondoan, 1883 - Aldeburgh, Suffolk, 1973). Pedagogiazko zenbait esperientziaren ondoren, Leiston-en (Suffolk) finkatu zen; han, 1921ean Summerhill-eko eskola sortu zuen eta hango zuzendaria izan zen 1924tik hil arte. Neill-en teoria pedagokikoak alemaniar joera antiautoritarioa du oinarri (W. Reich). Haurrak askatasunean bizi izateko duen eskubidea aldarrikatu zuen, autoritarismoa eta diziplina ezabatzen zituelarik. Neill-en eskolan ez zegoen hierarkiarik eta asteko bileretan haurrek berek arauak eta egitarauak finkatzen zituzten; lana libre zen eta jokoak garrantzi handia zuen. Ikuspegi erradikal honek eragin handia izan du Europako ipar herrietan, Alemanian eta Euskal Herrian ere, ikastola mugimenduaren hasieran. Hona Neill-ek idatzitako lan aipagarrienetariko batzuk: The Problem Child (1926), The Problem Parent (1932), The Problem Teacher (1939), Summerhill, A Radical Approach to Child Rearing (1960).
- neholere
- nehon
- nehor
- nehorat
- Nehru, Sri Jawaharlal
- Neill, Alexander
- Neira Vilas, Xose
- Neisse
- Neisser, Albert
- nekabide
- nekaezin