Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Nalon

Espainiako iparraldeko ibaia, Kantaurialdeko isuria dutenen artean ur emari handienekoa. Tarnako mendatearen inguruan sortzen da, 1.490 m-ko goieran, eta Asturiasen, Peñas lurmuturrean, itsasoratzen da. 129 km luze da. Narcea, Trubia eta Caudal dira bere adar nagusiak. Ibaiaren arroan garrantzi handiko meategiak daude.