Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

nakar

iz. Zenbait maskorren barrualdean eratzen den gai gogor zuria, ostadarraren koloreez distiratzen duena. Perlen nakarra.  v  Kim. Kaltzio karbonato mota, gai nitrogenodun batekin nahasia. Zenbait maskorren zelulei darie nakarra, kanpo aldetik jasotzen dituzten kitzikadurei erantzunez. Batik bat ostretatik ateratzen da, perlak izaten dituztenetatik bereziki, eta asko erabiltzen da eskulanetarako. Kolore askotako nakarrak daude; zuria, arrosa, grisa eta urdina dira, alabaina, ezagunenak.