nahi izan, nahi, nahiko
du ad. Zerbait egiteko, eginarazteko, lortzeko… asmo edo xede erabakia izan. ik. gura izan. Gaur liburu hau nahi du eta bihar horiek nahiko ditu. Semea pilotaria izan dadin nahi du. Nahi eta behar dugun batasun hori. Nahi edo ez, nahi eta (nahi) ez. Nahi bezain laster. || (Osagai zuzena aditz ez jokatu bat delarik, lehen, batez ere iparraldean, aditz osagaia da motakoa zenean, da aditza zen nahi izan ere). Ongi hil nahi baduzu edo bazara. a) (Osagai zuzena den aditzaren subjektua eta nahi-rena bera direnean, delako aditz hura era burutuan agertzen da). Ez genioke inori biderik itxi nahi. Zergatikoa jakin nahirik, hara sartu zen. b) (Osagai zuzena den aditzaren subjektua nahi-ren subjektuaz bestelakoa denean, delako aditz hark aditz izen forma artikuluduna hartzen du). Zu joatea nahi dut. || Esan nahi izan. Ez dakit hitz horrek zer esan nahi duen. Erran nahi baita: hau da. || Nahiago izan. du ad. Gogokoago izan. Nahiago ditu bizi bizirik dirauten hitzak zaharkituak baino. || Nahien izan. Gogokoen izan. Nahien duzun gauza. || Erogoa da ito-nahiari hedatzea eskua (esaera). || Nahi… nahi. Nahiz… nahiz. Nahi agirian, nahi estalian.
- nahastekatze
- nahastu, nahas, nahaste
- nahastura
- nahasturia
- Nahhas Pasha, Mustafa an
- nahi izan, nahi, nahiko
- nahi
- nahiera. Nahierara
- nahiez
- nahigabe
- nahigabealdi