nagusitasun
iz. Nagusi denaren nolakotasuna; nagusi denak duen lehentasuna. ik. gehientasun, larderia. Bere buruaren nagusitasunaz aspaldi jabetu zen Larramendi. || Nagusi denaren eskua edo aginpidea. Italia guztiaren gainera hedatua zuen bere nagusitasuna. || Seme zaharrenaren eskubidea, oinordekotza, premutasuna. Bere nagusitasuna saldu zion Jakobi.