Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

nabateo

iz. Antzina Itsaso Hilaren inguruan bizi zen herri arabiar bateko kidea. Nabateoek monarkia indartsu bat sortu zuten; Petra hiria izan zen nabateoen erreinuaren hiriburua. K.a. II. eta I. mendeetan lortu zuten maila gorena, Petra garrantzi handiko hiria baitzen zetaren bidean. Nabateoen ekonomia jarduera nagusia merkataritza zen. Trajano Erromako enperadorea zenean Erromaren mende geratu ziren, K.a. 106. urtean.