Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Naba

Nafarroako hegoaldeko ibaia, Alhama ibaiaren eskuinaldeko adarra. Fiteroko udalerriaren eremuetan du iturburua, eta Fitero eta Cintruénigoko lurrak ureztatzen ditu, ura Alhama ibaian hustu baino lehen.  v  Nafarroako erdialdeko ibaia, Arga ibaiaren eskuinaldeko adarra. 16 km. Villatuerta-ko udalerriaren eremuetan du iturburua, eta Villatuerta, Oteitza eta Larragako lurretan barrena igarotzen da, ura Arga ibaian hustu baino lehen.  v  Cintruénigoko urtegia, udalerriaren hegoaldean. 15,1 ha eta 150.000 m3-ko ur edukiera ditu Nabako urtegiak.