Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

N’Djamena

Txad-eko eta Txari-Baguirmi prefeturako hiriburua. 303.000 biztanle (1992). Txadeko hego-mendebalean dago, Txari eta Logone ibaiek bat egiten duten lekutik gertu. Ehungintza eta meatzaritza dira industria alor garrantzizkoenak. Arrantzak ere badu garrantzia N’Djamenako ekonomian. Fort-Lamy izena izan zuen 1937 arte.