muxar 2
iz. Zool. Karraskarien ordenako gliridoen familiako animalia (Glis glis edo Myoxus glis); marmota. 18 cm inguru luze izaten du gorputza, 13 cm-koa eta oso iletsua isatsa. Ile trinko leuna du, gaztaina kolorekoa bizkarrean, eta zuria papar-sabeletan. Pagadietan eta hariztietan ibiltzen da, zuhaitzen gainean gehienetan, pago eta haritz ezkurrak eta urrak janez, baina fruituak, txori arrautzak eta txori txikiak ere jaten ditu. Nahiko azkar ugaltzen da; 6 ume izan ditzake aldiko. Negua lozorroan igarotzen du. Europako erdian, hegoaldean eta mendebalean, eta Asiako Turkestanen eta Iranen bizi da. Alpeetako muxarra (Dryomis nitedula) eta muxar txikia (Muscardinus avellanarius) dira familia honetako ezagunenak.