musukitarra
iz. Mus. Antzinako musika tresna; metalezko mihi bat da, muturretako bat zurezko edo metalezko egitura txiki bati itsatsia duena. Hortzen artean eusten da eta metalezko mihia behatzekin jotzen da, mihia dardararaziz. Ezpainak, mihia, eta masailak higituz harmoniko desberdinak lortzen dira.