Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

musker 2

iz. Zool. Labridoen familiako arraina, gorputz luzaranekoa (Callionymus maculatus). Mutur laburra izaten du eta 16 cm inguru luze da. Bizkarrean bi hegal luze orban urdinekikoak ditu. Sabeleko hegala ere oso luzea du. Gorputzaren gaineko aldea ezkatarik gabea du, kolorez marroia eta orban urdinekikoa; azpikoa berriz zuri horixka da. Oskoldun eta soinbera txikiak jaten ditu.