Musil, Robert
Austriar idazlea (Klagenfurt, 1880 - Geneva, 1942). Goi burgesiako familia batean jaio zen. Akademia militar batean sartu zen, baina militar ikasketak utzi eta ingeniaritza ikasten hasi zen. Berlinera joan zen, eta han filosofiako eta psikologia esperimentaleko ikasketak egin zituen. Lehen Mundu Gerran koronel izan zen, eta gerra bukatu zenean Austriako Kanpo Arazoetako ministerioarentzat lan egin zuen. Hitler-en gudarosteak Austrian sartu zirenean Suitzara ihes egin zuen. Musilen eleberriak kontakizun eta iruzkin dira aldi berean. Austria-Hungariako inperioaren arazoei buruzko eleberri bat idatzi zuen, Der Mann ohne Eigenschaften (1931) izenekoa. Haren beste zenbait lan aipagarri; Die Verwirrungen des Zöglings Törless (1902-03), Die Schwärmer (1921), Vinzenz und die Freundin bedeuntender Männer.