Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Murueta

Bizkaiko iparraldeko udalerria (Busturialdea). Mugak: iparraldean, Busturia eta Arteaga-Gautegiz, ekialdean, Arteaga-Gautegiz, mendebalean, Busturia eta Errigoiti eta hegoaldean, Forua. Garaiera, 26 m. 6,1 km2. 1997ko datuen arabera, 219 biztanle, ia denak euskaldunak. Auzo nagusiak: Kanpatxu (herriburua), Goierria eta Larrabe. Gernikako ibaia igarotzen da Murueta udalerriaren ekialdetik. Ekonomia jarduera nagusiak industria (ontziolak, burdinbiderako materialak) eta nekazaritza dira. Aipagarri dira Andre Mariaren Jaiotza eliza (XIX. m.), Akurio Goikoa, Akurio Erdikoa, Akurio Barreta, Landeta, oinetxeak (Torre Ganekoa besteak beste) eta hainbat baserri eta etxe zahar.  v  Historia. 1093. urteko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Muruetako herria. 1966. urtean Gernika-Lumoko herriarekin bat egin zuen, baina 1987. urteko apirilaren 1ean bereizi egin zen dekretu baten bidez udalerria eratzeko.