Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Muru-Artederreta

Tiebasko udalerriko herrigunea (Zangozako merindadea, Nafarroa). 273 biztanle. Hizkuntza, gaztelania. Euskara xix. mendearen hasieran galdu zen. Aipagarri dira XIII. mendeko San Esteban eliza gotikoa eta hango erretaula nagusia, XVII. mendearen hasierako harrizko gurutzea eta Santokristoaren ermita.