Murua Arregi, Imanol
Gipuzkoar politikaria, EA-koa (Zarautz, 1935 – Zarautz, 2008). Gipuzkoako Batzar Nagusietarako ahaldun hautatu zuten 1983. urtean EAJ alderdiaren eskutik eta, 1985. urtean diputatu nagusi izendatu zuten arte, Gipuzkoako Aldundiko Kultura diputatua izan zen. EAJ-n bereizketa izan zenean EA alderdiaren aukera hobetsi zuen eta 1986. urtean parlamentario hautatu zuten Gipuzkoatik. 1987tik 1991ra Gipuzkoako Ahaldun Nagusi izan ondoren, 1991ko udal hauteskundeetan Zarauzko alkatetzarako aurkeztu zen EA-ren zerrendaburu bezala, baita alkate irten ere. 1995ean berretsi zuten hautesleen karguan, eta Zarauzko alkate gisa jarraitu zuen 1999 arte. 1999ko hauteskundeetan ez zen Zarauzko alkatetzarako aurkeztu, bai, ordea, Gipuzkako Batzar Nagusietarako. Batzarkide hautatu zuten, baita EAren bozeramaile ere.