Mujika Irastorza, Itziar
Gipuzkoar abertzalea eta irakaslea (Donostia, 1904 - Donostia, 1992). Emakume Abertzale Batza (EAB) taldeko kidea eta idazkaria izan zen. 1937. urtean Francoren kontrako euskal erresistentziaren Informazio Zerbitzuan sartu zen eta 1940. urtean taldea desegin zen arte espetxeetatik informazioa bildu eta zabaldu zuen. Mujikaren lanari esker bizitza asko salbatu ziren. 1941. urtean hiltzera kondenatu zuten eta 1942. urtean 30 urteko kartzela zigorra eman zioten haren ordez. 1944. urtean libre utzi zuten, erbesteratzeko baldintzapean.
- muino
- muinotxo
- Mújica Laínez, Manuel
- Mujika Berrondo, Plazido
- Mujika Egaña, Robustiana («Tene Mujika») Gipuzkoar idazlea eta politikaria (Deba, 1888 - Deba, 1981) Emakume Abertzale Batzako lehendakaria izan zen 1935az gero Hizlari suharra zen; EAJko ekitaldi agerikoetan parte hartu zuen Euskal Esnalea, Euzko-Deya, Gure Herria, Euskerea, El Día, Euzkadi, Agur, Luzaro, Goiz-Argi eta Deva agerkarietan, besteak-beste, argitaratu zituen ipuinak eta artikuluak Olerkiak idatzi zituen: Aberriaren udaberria, Ama, Arno’ko kurutza eta batez ere Miren Itziar’ri idazkiak eta olerkiak Azken horrek 19 gutun biltzen ditu, abertzaletasunaren zabaltze aldera idatziak, eta 23 olerki liriko Antzerki lanak ere idatzi zituen: Gogo oñazeak, Gabon, Nekane eta neskutzaren babesa 1975ean Euskaltzaindiako Ohorezko Kide izendatu zuten 1983az gero Debako Udalak «Tene Mujika» ipuin lehiaketa antolatzen du urtero Mujika Iraola, Inazio
- Mujika Irastorza, Itziar
- Mujika Mujika, Gregorio
- Mujika Urdangarin, Luis Mari
- Mukden
- muker
- mukerkeria