Mujika Berrondo, Plazido
(«Txurdiñ», «Intzinda», «Minoski»). Gipuzkoar idazlea (Urnieta, 1906 - Loiola, Azpeitia, 1982). Jesuita. Loiolan, Oñan, Marneffen (Belgika) eta Valkenburg-en (Holanda) egin zituen erlijio ikasketak. Euskaltzain urgazlea. Jesusen Biotzaren deya, Argia, El Día, Yakintza eta RIEV agerkarietan argitataratu zituen idazlanak. 1928-1937 urte bitartean Kolonbian ibili zen misiolari. 1940an Diccionario latino-español argitaratu zuen. Laguntzaile izan zen Diccionario Griego (1942) eta Diccionario del Mundo Clásico (1952) izeneko hiztegietan. Svensson-en Nonni und Manni eleberria (1965, Noni eta Mani), eta Franz Weiser-en Das Licht der Berger (1969, Mendiko argia) itzuli zituen euskarara. Kolonbian izan zen urteetan (1929) hartu zuen bere obra nagusia egiteko asmoa, Diccionario Castellano-Vasco izenekoa, eta, 1937an, Euskal Herrira itzulirik, lan erraldoi horri eskaini zizkion ahalegin guztiak; 1965ean argitaratu zuen.
- muinkatu, muinka(tu), muinkatzen
- muinkatze
- muino
- muinotxo
- Mújica Laínez, Manuel
- Mujika Berrondo, Plazido
- Mujika Egaña, Robustiana («Tene Mujika») Gipuzkoar idazlea eta politikaria (Deba, 1888 - Deba, 1981) Emakume Abertzale Batzako lehendakaria izan zen 1935az gero Hizlari suharra zen; EAJko ekitaldi agerikoetan parte hartu zuen Euskal Esnalea, Euzko-Deya, Gure Herria, Euskerea, El Día, Euzkadi, Agur, Luzaro, Goiz-Argi eta Deva agerkarietan, besteak-beste, argitaratu zituen ipuinak eta artikuluak Olerkiak idatzi zituen: Aberriaren udaberria, Ama, Arno’ko kurutza eta batez ere Miren Itziar’ri idazkiak eta olerkiak Azken horrek 19 gutun biltzen ditu, abertzaletasunaren zabaltze aldera idatziak, eta 23 olerki liriko Antzerki lanak ere idatzi zituen: Gogo oñazeak, Gabon, Nekane eta neskutzaren babesa 1975ean Euskaltzaindiako Ohorezko Kide izendatu zuten 1983az gero Debako Udalak «Tene Mujika» ipuin lehiaketa antolatzen du urtero Mujika Iraola, Inazio
- Mujika Irastorza, Itziar
- Mujika Mujika, Gregorio
- Mujika Urdangarin, Luis Mari
- Mukden