Mozuna, Kiko
Japoniar arkitektoa (Kushiro City, 1941). Kobeko Unibertsitatean ikasi zuen arkitektura eta 1954. urtean graduatu zen, han bertan. 1969an bere estudioa zabaldu zuen. Kalitate handiko arkitektura egiten du, hizkuntza figuratibo garbiarekin. Bere lan gehienak eraikin nabarmenak dira, zehaztasun handiko geometria irudiak erakusten dituztenak; etorkizuneko barrokoko lanak direla dio egileak. Mozunaren lan nagusiak hauek dira: Zen tenplua (Tokio, 1979); bi museo Kushiron (1984), Unokiko Oinarrizko eskola (Wakami, 1988), Monzen hotela (Ishikawa, 1991), Beiraren museoa (Notoko uhartea, 1991).