Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

motor

iz. Zernahi energia, energia mekaniko bihurtzen duen tresna. || Motozikleta.  v  Motorrek bero energia (motor termikoak), energia elektrikoa (motor elektrikoak) eta energia hidraulikoa (turbinak) erabiltzen dituzte batik bat. || Motordun. izlag. Motorra duena. Txalupa motorduna. || Motozikleta. ik. moto 2. Motorrean ibili.  v  Erreakzio motorra. Sortzen dituen gasak kanporatuz mugitzen den motor mota.  v  Motor eolikoa. Haizeaz higitzen den motor mota.  v  Motor elektrikoa. Energia elektrikoa zuzenean erabil daitekeen energia mekaniko bihurtzen duen tresna. Gehienetan motor horiek estator edo zirkuitu eragile finko batez eta rotor edo zirkuitu eragile mugikor batez osaturik daude.  v  Indukziozko motorra. Korronte alternoaz higitzen den motorra.  v  Motor termikoa. Bero iturri batetik beroa jaso eta energia hori energia mekaniko erabilgarri bihurtzen duen tresna. Beroaren energia iturri askotatik lor daiteke: energia kimikotik, energia nuklearretik eta bestelakoetatik. Motor termikoak bi eratakoak izan daitezke: barne errekuntzakoak eta kanpo errekuntzakoak. Lehenbizikoetan, isurkariak motorraren kanpoaldean den galdara batean berotzen dira; lurrunezko makinak adibidez mota honetako motorrak dira. Errekuntzaren ondorioz eratzen diren gasek isurkaria berotzen dute (ura edo lurruna). Barne errekuntzako motorretan, berriz, errekina (gasolina, gasoila, etab.) eta aire nahasketa bat erretzen da. Mota askotakoak dira, baina ezagunenak aldikako motorrak dira; horietan errekuntza zilindro deritzaien kamera itxitetan izaten da. Aldikako motorrak, erregaia pizteko erabiltzen den sistemaren arabera, eztandako motorretan eta errekuntzakoetan bereizten dira. Bada beste mota bat, erdi-diesel deitua. Eztanda motorra Otto-ren motor izenaz ezagutzen da, eta errekuntzako motorrari diesel motorra ere esaten zaio.  v  Eztanda motorra. Karburatzailean gertatzen den errekin (gas edo jariakin nahasketa) baten erreketaz mugitzen den motor mota. Eztanda motorretan gasolina (maizenik erabiltzen den errekin mota) eta aire nahasketa zilindroaren barnean estutzen da enboloaren bidez; orduan bujia batean sortzen den txinpartak eraginda motorra mugituko duen nahasketa erretzen da.  v  Diesel motorra. Konpresioz pizten den barne errekuntzako motorra. Ez du ez karburatzailerik ez bujiarik; errekina zilindroan izaten den aire estutuaren gainean isurtzen da tantaka. Olio astuna erabiltzen du errekin gisa, gas-olioa alegia, eta lau aldiko diesel ziklo batez ibiltzen da. 1892. urtean eskuratu zuen R. Diesel alemaniar asmatzaileak lehen patentea.  v  Aldikako korronteko motorra. Motor elektrikoa, korronte alternoak sortzen dituen eremu magnetikoek sorturiko indarrak erabiliz, korronte alternoaren energia elektrikoa energia mekaniko bihurtzen duena.  v  Motor unibertsala. Korronte alternoaz zein korronte jarraiaz mugitzen den motorra.