Motherwell, Robert
Estatubatuar marrazkilaria (Aberdeen, Washington, 1915 - 1991). Espresionismo abstraktuaren sortzaileetako bat da. 1941ean ikasketak utzi zituen (literatura eta psikologia) eta marrazten hasi zen. Lehenengo lanak surrealisten eraginpean egin zituen, Roberto Matta txiletar marrazkiaren eraginpean batez ere. Bakarkako lehenengo erakusketa 1944an egin zuen, New York-eko Art of this Century galerian. Ondoren erakusketa ugari egin zituen, bai Estatu Batuetan bai Europan. 1950ean Veneziako Bi Urtekoan bere herrialdearen ordezkari izan zen, eta baita Sao Paulokoan ere, 1961ean. Motherwellen lan nagusien artean aipagarriak dira The crossing (1948, Rockefeller bilduma, New York) eta Elegia Espainiako Errepublikari, zuri-beltzeko ehun handiez osatutako saila, Espainiako Gerra Zibilean oinarritua. Azken urteetako lanetan koloreko eremu zabalak erabili zituen.
- motelgarri
- motelki
- moteltasun
- moteltze
- motete
- Motherwell, Robert
- motibazio
- motibo
- moto 1
- moto 2
- Moto Nsa, Severo Matías