Morales, Cristóbal
Espainiar musikagilea (Sevilla, 1500 - Malaga, 1553). 1526-1530 urteetan Avilako katedraleko kapera maisu izan zen. 1535-1545 urteetan Aita Santuaren koruko kantaria izan zen Erroman, eta 1551-1553 urteetan Malagako katedraleko kapera maisu. Aurretik, 1495. urtean, Toledoko katedraleko musika zuzendari izendatu zuten. Mezak, deitore-eresiak, Magnificat-ak, moteteak, ereserkiak eta bestelako elizako musika lanak idatzi zuen. Elizako polifoniaren maisu ziren Victoria eta Palestrinaren pareko jarri zuten bere herrikide eta garaikideek eta polifonia eskolako lehen maisu nagusitzat hartua izan zen.