Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

monotipia

iz. Teknol. Testua konposatzeko makina, letra bakoitza banaka egiten duena. Bi parte nagusik osatzen dute: zulatzailea eta funditzailea. Zulatzaileak aldiko jotzen den teklari dagokion formako zulo bat egiten du zinta batean eta funditzailearen bidez letra bakoitzari dagokion moldea edo zuloa metal urtuz betetzen da.