Mirande, Justin
Lapurtar antzerkigilea (Ainhoa, 1872 - Hazparne, 1962). Hazparneko erretore eta artziprestea izan zen; han Pierre Larzabal antzerkigilearen irakasle izan zen. Frantsesetik euskarara egokitu zituen zenbait antzerkilan: Behorlegiko etcheko jaunak (La Cagnotte); Tentazionea; Bartolo gauezko (Voyage de M. Perrichou); Larrandoko sorginak; Mikeldeiko ihiztariak; Traidorea; Aitaatchi (Amaño Courtelinetik); Martchelinaren erhumatismak; Gitanoak; Chochoak (edo: Bi ahizpak); Espos-geia (Rochali); Geroa jakinki eta Ducha.