Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Miño

Galiziako ibaia. Fuentemiña aintziran sortzen da eta Lugo eta Orense probintziak zeharkatzen ditu. Espainia eta Portugal arteko muga egiten du 76 km-tan. Ozeano Atlantikoan itsasoratzen da, 310 km-ko bidea egin ondoren. Miño ibaiaren arroak 12.486 km2 hartzen ditu. Sil ibaia du adar nagusia. Ontzi txikietan ibil daiteke bertan Tuyraino; ibai horretan dago Os Peares zentral elektrikoa.