Mingus, Charles
Estatu Batuetako jazz musikagilea eta kontrabaxu-jotzailea (Nogales, Arizona, 1922 - Cuernavaca, Mexiko, 1979). 1940 ondoko urteetan Lionel Hampton-en big band-arentzat musika idatzi eta jo zuen, eta 1950 ondoko urteetan Red Norvo, Stan Getz, J.J. Johnson eta beste batzuentzat. Mingus-ek berezko estiloa sortu zuen, musika beltzaren, tradizionalaren eta herritarraren elementuekin, eta abangoardiako jazzaren aitzindari bihurtu zen. Lan nagusiak: Pithecanthropus Erectus (1956), eta Fables of Faubus (1959, Feboren fabulak).
- Mingote, Antonio
- mingots
- mingotx
- mingrana
- mingranondo
- Mingus, Charles
- miniatura
- minigona
- Minimal art
- minimalismo
- minimo