min 1
iz. Gorputzaren alderen batean nabaritzen den sentipen nekagarria, oinazea. || Maite dugun zerbaitek, harengandik urrun egotean, eragiten digun goibeltasunezko egoera. ◊ Nahi bizia. ◊ Oinazea. || izond. Janariez, edariez… mintzatuz, mihian halako erredura sentipena sortzen duena. || Oinazea eragiten edo adierazten duena. || Adiskideez-eta mintzatuz, berarekin lotura estua duguna, barru-barrukoa. || Min eman. Oinetako estuegiak min ematen digu. || Min egin. Ez nuke nahi nehori minik egin. || Min hartu. Lurrera erori eta min hartu zuen belaunean. || Min izan. du ad. Ahoan min duenari eztia karmin. || Min hori. iz. Odolean behazun ur eta bilirrubina gehiegi izatean sortzen den eritasuna, azaleko eta begietako kolorea horitzen duena. v Min sentipena hiru neurona motak bideratzen dute. Neurona hartzaileek kitzikadura mingarriak jasotzen dituzte, ukimeneko beste edozein neuronak dagokion kitzikadurarekin egiten duen bezala. Neurona elkartzaileek kitzikadurak bizkarrezurreko muinetatik garuneko sentsazio guneetara eramaten dituzte. Azkenik, garuneko erdiko neuronek azaleko kitzikadurak biltzen eta interpretatzen dituzte. Aditu gehienen iritzian, minaren oharmen iturriak nerbio libreen muturretan daude kokatuak.