Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

milazka

iz. Bot. Tamarikazeoen familiako zenbait landare zuhaixkararen izena. Tarai eta tamarindo izenez ere ezagutzen dira milazkak; botanikan tamarindo izenaz ezagutzen dena ordea beste zuhaitz bat da.  v  Milazka arrunta (Tamarix gallica). Tarai izenaz ere ezagutzen da. Adaburu zabal samarra, ezkata itxurako hosto mehe iraunkorrak eta arrosa koloreko lorea dituena. 2-4 m luze egiten da. Berez itsas inguruan eta erreka ondoetan hazten da, baina parkeetan eta hirietako enparantzetan ere asko landatzen da.