metafora
iz. Erkaketaren bidez, hitz baten berezko adiera irudizko adiera batera igaroaraztean datzan hizkuntza moldea. v Metaforan hitzaren berezko esanahiaren eta irudizko zentzuaren artean erkaketa, analogia, izaten da, hitzari ematen zaion irudizko zentzuak berezko esanahiaren tasun bat edo gehiago hartzen baitu. Metaforan osagai erreal bat eta analogiazko bat (irudimenezkoa) elkartzen dira.