Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Merkurio

Eguzki sistemako planeta, Eguzkitik gertuen dagoena. 4.714, 58 km-ko diametroa du ekuatorean; 54.163.000.000 km3-ko bolumena; 334,82 x 1021 kg-ko masa; 6,07 g/cm3-ko dentsitatea; 273,88 x 10-10-ko grabitatea. Merkuriotik eguzkira dagoen batez besteko tartea 57.910.160 km-koa da. Errotazioa 88 egunetan egiten du, eta translazioa 87,97 egunetan. Ez da erraza Merkurio ikustea, zerumugan oso behean agertzen baita eta Eguzkitik oso hurbil baitago. Eguzkitik urrunen dagoenean baino ezin daiteke tresna berezirik gabe ikus. Merkurioren hemisferio bat Eguzkiak argitzen du, eta hemisferio horretan oso tenperatura beroak dira, 340 °C ingurukoak. Beste hemisferioko tenperatura, berriz, oso hurbil dago zero absolututik. Merkuriok ez du sateliterik. Radarrei, sondei eta ikerketa espektrografikoei esker, ikusi izan da Merkurion ez dagoela atmosferarik, ezta urik ere, eta gainaldeak gorabehera handiak dituela.