Mendoza, Pedro Gonzalez de
Arabar militarra eta poeta (Mendoza, 1340 - Aljubarrota, Portugal, 1385). Mendozako leinuko familian sortu zen eta Petri I.a Gaztelakoaren zerbitzari leiala izan zen, hark alde egin arte, eta Henrike II.arekin jarraitu zuen ondoren. Aljubarrotako guduan hil zen, portugaldarren aurkako borrokan, erregeari bere zaldia eman ondoren. Gaztelaniaz eta galegoz idatzi zuen, eta haren lau kanta baizik ez dira gaur egun ezagutzen (Baenako kantutegian jasoak).