Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Menditte, Jacques de

Zuberotar politikaria, Mendikotan jaioa. Mendikotako alkate izan zen 1947-1965 urteetan eta Pirinio Atlantikoak departamenduko senatari 1946-1959 bitartean. Behe Pirinioetako Alkateen Elkarteko lehendakaria (1952-1959), Parisko Eskual Etchea etxeko lehendakaria eta Parisko Euskaldunen Elkartearen sortzailea izan da Menditte.