Mendiri Corera, Torcuato
Nafar jeneral karlista (Allo, 1813 - Tutera, 1884). 20 urte besterik ez zuela sartu zen oste karlistan eta berehala egin zuten kapitain, bere kemen eta adoreagatik. Zumalakarregiren zerbitzuan lan egin zuen baina Frantziara ihes egin behar izan zuen. Bergarako Besarkadaren ondoren itzuli zen penintsulara koronel eginik. Arabako bigarren komandante izendatu zuten Katalunian borrokatu ondoren, eta 1875. urtean Iparraldeko Armadako Estatu Goreneko buruzagi. Lizarrako gudua galdu ondoren (1875) Lakarreko guduan nagusitu zitzaien liberalei.