Mendini, Alessandro
Italiar arkitektoa (Milan, 1931). Jaioterrian bertan egin zituen arkitektura ikasketak (1959). Lan handia egin zuen diseinu eta arkitektura aldizkarien argitaratzaile gisa –Casabella (1970-1976), Modo (1977-1980), Domus (1980-1985)–, Domus akademia sortu zuen 1982an, Archizoom eta Superstudio taldeetako kide izan zen, eta Estudio Alchymia-n lan egin zuen (1979-1991), besteak beste. Azkeneko urteetan Alessi eta Swatch etxeentzat lan egin du. Mendiniren arkitektura lanek zuzendari artistiko gisa egindako lanen eragin nabarmena izan dute, bere lan nagusian bezala: Groningen hiriko museoa (1990-1994). Nahiz eta arkitektura proiektu askotan lan egin duen –Casa della Felicità (1980-1988)–, ezagunagoa da diseinatzaile gisa.