Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mendexa

Bizkaiko kostaldeko udalerria (Lea-Artibai). Mugak: ipar eta ekialdean Kantauri itsasoa, mendebalean Amoroto, Ispaster eta Lekeitio, eta hegoaldean Amoroto eta Berriatua. Garaiera, 184 m. 6,89 km2. 1997ko datuen arabera, 344 biztanle, ia denak euskaldunak (mendexarrak). Lea erreka igarotzen da udalerritik Mendexa eta Lekeitio bereiziz. Auzo nagusiak: Mendexa (herriburua), Iturrate, Leagi, Likoa eta Zelaia. Euskara, bizkaiera; euskaldunak, % 95. Ekonomia jarduera nagusiak laborantza (barazkiak, bazkarako landareak) eta abere hazkuntza (behiak) dira. Langile askok Lekeitioko industrietan egiten du lan eta bigarren lanbidea du baserrikoa. Aipagarri dira XVI. mendeko San Pedro eliza, Santa Luzia Algortako ermita, Lokiseko dorretxea eta Leagitorrea jauregia, Berpizkundekoa. Mendexako udalerriaren eremuetan dago Karraspioko hondartza.  v  Historia. 1545. urteko dokumentu batean aipatzen da Mendexako herria lehen aldiz.