Melo Neto, João Cabral de
Brasildar poeta (Recife, 1920). Diplomatiko gisa aritu da zenbait herrialdetan, eta Brasilgo Letretako Akademiako kide da. 1942an argitaratu zuen lehen liburua: Pedra do Sono. Lan nagusiak: O Engenheiro (1945), Fábula de Anfion e Antiode (1947), Cão sem Plumas (1950), O Rio (1954), Duas Águas (1956), Quaderna (1960), Dois Parlamentos (1961), Terceira Feira (1961), A Educação pela Pedra (1966), Museu de Tudo (1975), A Escola das Facas (1980), Agrestes (1985), Auto do Frade (1986) eta Crime na Calle Relator (1987). Bere poesia lana, surrealismotik abiatuta, "objektibotasun berria" deitzen zaion alorrean sartzen da. Bere zorroztasun semantikoa dela eta, nolabaiteko manierismoa dario bere idazkerari, baina beharrezkoak ez diren elementuez gabetzerainoko bilakaera izan du. Errealitatearen abstrakzio horretan, Mallarmé, Valéry eta Jorge Guillén poeten eragina antzematen zaio.