Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Melilla

Afrikako iparraldeko hiria, Espainiaren eskuetan dagoena; 12,3 km2 eta 58.449 biztanle. Biztanle asko espainiarrak dira, militarrak gehienak, eta juduen kopurua ere handi samarra da. Ez dago musulman asko, eta daudenak merkatariak dira. Azken urteetan emigrazio handia izan da. Portu frankoa denez, merkataritzak badu garrantzia, itsas portuaren inguruan batez ere. Feniziarrek sortu zuten hiria. 1497an Medina-Sidoniako dukeak eskuratu zuen, eta, Oranekin batera, turkiarren aginpidearen aurkako garrantzizko gune bilakatu zen. Ondoren eraso ugari ezagutu zituen, 1687an, 1715ean, 1893an eta 1909an batez ere.