Meier, Gerhard
Suitzar idazlea (Niederbipp, 1917 - 2008). Berrogeita hamar ute zituela argitaratu zuen lehen poema liburua: Das Gras grünt (1964, Belarra berdatzen da). Idatzi dituen eleberri, kontakizun labur eta poema guztiak Amrain herri fiktizio batean kokatu ditu. Meierrek haurtzaroko oroitzapenak, bidaietako inpresioak eta irakurritako liburuen esperientziak nahasten zituen, herriko historiak aberastuz, eta unibertsal bihurtuz. Idatzi zituen lanen artean Baur und Bindschädler (Baur eta Bindschädler) triologia da bere maisulana: Toteninsel (1879, Hilen uhartea), Borodino (1982) eta Die Ballade vom Schneien (1985, Elurraren balada). 1983an Petrarca saria jaso zuen, bere obra osoaren sarigarri.