Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

matrize

iz. Mat. Lerro eta zutabe modura ordenaturiko elementu multzoa; elementu horiek zenbakiak, letrak zein polinomioak izan daitezke. Taula modura eta parentesi artean adierazten dira, maizenik. Adibidez, m lerro eta n zutabe dituen matrizeari m x n ordenako matrizea esaten zaio, eta honela adierazten da:         

 

Goiko matrizea forma laburtuan idatz daiteke, halaber, (aij) modura, alegia: formula horretan, i azpi-indizeak azpi-indizea daraman elementua matrizearen zer lerrotakoa den adierazten du, eta j azpi-indizeak, berriz, zer zutabetakoa den. v  Matrize karratua. Lerro eta zutabe kopuru bera duena.  v  Matrize karratu baten alderantzizko matrizea. Matrize jakin bat biderkatzerakoan emaitzatzat identitate matrizea duena. A-1 gisa adierazten da, maizenik. Beraz, A-1 bider A berdin I, identitate matrizea, alegia.  v  Matrize irudia. Matrize jakin baten lerro eta zutabeak elkarren artean trukatuz lortzen dena.