Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

matriarkatu

iz. Amak, ez aitak, haurrei izena ematen dien legedia eta gizarte antolamendua; aginpide politikoa eta familiarena emakumearen esku dagoen gizartea.  v  Darwinen bilakaeraren teoriaren eraginpean, XIX. mendeko ikerlari batzuen ustez gizartearen bilakaeraren aro bat zen matriarkatua, nahaste garai baten ondorengoa eta gizonaren nagusitasunaren aurrekoa. Gaur egun, bilakaeraren teoriaren beste alderdiekin gertatu den bezala, indarra galdu du matriarkatuaren ideia horrek; areago, antropologo eta soziologo modernoen iritziz, ez da inoiz, zentzu estuan, matriarkaturik izan.